top of page

I+G+b

AMALUR ENGINEERS-en konpromiso argia dugu Ikerkuntzarekin, Garapenarekin eta Berrikuntzarekin.

SMARTSS
proiektua

2022an zehar, AMALUR portuko logistika-sektorearen barruan proiektu bat lantzen aritu da. Abiapuntutzat Estatuko Portuen Sarea hartuta, eta, zehazki, Kantauri isurialdean dauden portuak, solteko solidoen trafikoaren ehuneko handia hautematen baita bertan.

 

Espainiako portu-eremuetan solteko solidoak biltegiratu, kargatu eta deskargatzeko eragiketa gehienak aire zabalean egiten dira. Horrek esan nahi du materialak ekoizpen-zikloaren faseetan manipulatzeko egiten diren mugimenduek eta fenomeno meteorologikoek (haizeak, esaterako) partikulak hedatzea eragiten dutela.

 

Oro har, ingurumen-kontzientziazio handiagoa dago, eta industria-instalazioek eragin ekonomiko handiko zigorrik ez jasotzeko bete beharreko ingurumen-baldintzak gogortu egin dira. Hori dela eta, agintari eskudunek eta enpresa emakidadunek irtenbide berrien aldeko apustua egin dute, materialak kanpoan manipulatzearen eta biltzearen ondoriozko isurien inpaktuak arintzeko.

 

Hori dela eta, eta arazo hori ikusita, xurgatze-sistema bat garatzen dugu, xurgatze-teknologiaren onurak industria konektatu/automatizatuko teknika aurreratuekin (4.0 industriak eskaintzen ditu teknika horiek) bateratzen dituena, diseinatutako sistema eraginkorragoa eta efizienteagoa bihurtzeko, baita ingurunera eta portuko eragiketetara egokitua ere.

 

Irtenbide teknologiko berritzaile eta moldakorra eskaini nahi dugu, portuko instalazio guztietan aplikatzekoa izango dena; eta, bereziki, aire zabalean, modalitate finkoan zein mugikorrean, eta mota askotako soltekoen joan-etorrietan eta biltegiratzean.

bottom of page